2013(e)ko abendua 26, osteguna

BARRIKAKO SILEXA


Silexezko nodulua 

Barrika (Bizkaia)

Barrikako itsas labarrean Goi kretazikoko harriak agerian daude. Haien artean kareharriak, barruan silexko noduluak dituztenak. Nodulu hauek prozesu diagenetikoen bidez sortuak izan ziren. 


Inguru hau egitura geologikoak ikertzeko ere leku aproposa da, akordeoi formako tolestura hauek, adibidez, bertan ikus daitezke...




2013(e)ko abendua 25, asteazkena

BARRIKAKO KAREHARRIA



Kareharria 

Barrika (Bizkaia)

Hona hemen Barrikako hondartzan jasotako kareharria. 
Goi kretazikako harria da eta bertan ikus daiteke zartaduretan birkristalizatutako kaltzita.


Barrikako hondartza