2014(e)ko apirilak 29, asteartea

URBASAKO KAREHARRIAK




Kareharri hau Urbasan jasotakoa da, Nafarroan. Eozeno garaikoa da. Bertan argi beha daitezke fosilak (Nummulitak, itsasoan bizi ziren foraminiferoak), hurrengo argazkian ikusten den bezala...


Mendilerroko goiko aldean jasotakoa da, bertatik Urederreko iturburua dagoen aldea ikus daitekeelarik.


(www.enciclopedianavarra.com)




Urbasako Parke Naturalari buruzko informazio geologiko gehiago loturan daukazue.

BIHOTZA



Natur Zientzietako eskoletan bihotza lantzen dugunean Gertrudisena ikus dezakegu, baina neurri handiagoko eredua daukagu laborategian. Bihotzeko aurikulak, bentrikuluak eta balbulak ezinhobeto ezberdintzen dira bertan, benak eta arteriak bezala!





2014(e)ko apirilak 28, astelehena

LEINTZ GATZAGAKO GATZAK


Apirilaren 10ean DBHko 3 mailakoak Leintz Gatzagara joan ziren bertako Gatz Museoa bisitatzera. Handik bi gatzen laginak ekarri zituzten .

Espeziea: Halita

Taldea: Haluroak

Sistema kristalinoa: Kubikoa

Konposizio kimikoa: NaCl

Gogortasuna: 2,5

Beste ezaugarriak: Zapore gaziduna. Etxeetan erabiltzen dugun gatza da. 



Mapa honetan ikus daiteke Leintz Gatzagako kokapena:



Informazio gehiago bere webgunean.

2014(e)ko apirilak 13, igandea

ZEMENTATUTAKO HONDARTZAKO HARRIAK


Konglomeratua (Pudinga)

Tunelbolka (Getxo, Bizkaia)


Hareharria 

Tunelboka (Getxo, Bizkaia)



Pudinga eta hareharri hauek Getxoko Tunelboka hondartzan hartuak dira.   
Tunelboka hondartza berezia da, itsasora botatako hondakin industrialak bertara heldu baitira, eta horrela sortutako sedimentuak zementatuta daude gaur egun. 
Aurkitzen ditugun harriak konglomeratuak eta hareharriak dira, baina harri hauek osotzen dituzten aleetan ladreilu edo errauts industrialen zatiak ikus daitezke.










Tunelboka hondartzari buruzko infomazio gehiago nahi izanez gero, lotura honetan irakur daiteke.


2014(e)ko otsailak 20, osteguna

ALTZADI KANTABRIARRA



Haltzadi kantabriarra (Egileak: Raquel López San José, Uxue Lekunberri, Iker Bellido & Olatz Iglesias)

Kartel hau laborategi aurreko horma batean kokatuta dago.

Urteak dira  ikastolako ikasle batzuek egin zutela, altzadi kantabriarrari buruzko lana egin behar zutenean. Benetan zoragarria!! Oso txukuna eta ondo dokumentatutakoa da. 
Irakurri ahal baduzue, merezi du eta.